Udako denboraldiari hasiera emango diote Etxebarriko kiroldegian. Hain zuzen ere, gaur bertan irekiko dute kiroldegiko zelaia, eta ostiralean, hilak 18, haurrentzako kanpoko igerilekua zabalduko dute. Kanpoko igerilekuaren ordutegia 11:30etik 20:00etara izango da.
Edukiera % 50ekoa denez, sarrera aldez aurretik erreserbatu behar da kiroldegiaren webgunearen bitartez. “Sarrerak eta erreserbak bi txandatan antolatuko dira: goizez 10:15etik 15:00etara eta arratsaldez 15:15etik 20:00etara. Egun bakoitzean bi ordutegietako bat bakarrik erreserbatu ahal izango da”, diote udal ordezkariek.
Ezingo da aldagelarik edo dutxarik erabili, eta maskara nahitaezkoa izango da, toallan edo uretan izan ezik.
