Udako denboraldiari hasiera emango dio Etxebarriko kiroldegiak. Ekainaren 1etik aurrera zabalik egongo da eguzki-eremua eta ekainaren 18an kanpoko haurrentzako igerilekua irekiko dute. Gainera, ekaina amaieran aintzinako igerilekuen sarreraren aurrean dagoen eremua eguzkia hartzeko gune bezala ere egokituko du Udalak, “220 metro karratuko eguzki-eremua irabaziz”, diote.
Igerileku berriaren obrek mugatu egingo dute kanpoko igerilekuen eremua. Obrak apirila bukaeran hasi zituzten eta aurreikuspenen arabera urte amaierarako bukatuko diztuzte. “Kanpoko igerilekuko lanak aurrera doaz, baina Etxebarriko kiroldegiak ahalik eta egoera normalenean egingo dio aurre udako sasoiari”, diote udal arduradunek.

// Etxebarriko Udala
