→Etxebarri

Koadrila Eguna antolatuko dute berriro Etxebarrin, maiatzaren 7an

Argazkia: Koadrila Eguna

Koadrila Eguna antolatuko dute berriro Etxebarrin hiru urte ondoren. Maiatzaren 7an, larunbatez, izango da jaia Zintururi parkean, eta besteak beste, gastronomia txapelketak, haurrentzako jarduerak, bazkaria, jolasak eta kontzertuak izango dira Zintururin. Kontzertuen berri aurrerago emango dute antolatzaileek.

“Datorren maiatzaren 7an sua pizteko behar den guztia prest dugu. Erregai ugari dugu, hainbat lehiaketa gastronomikotan. Gasolina dosi ederra, zumba-poteoarekin eta gaueko musikarekin. Txinparta besterik ez zaigu falta. Hori zure kontu. Gorde eguna eta prestatu behar duzun guztia nahi duzun moduan: bakarrik, bikotean edo koadrilan. Kalea gurea izango da berriro! Piztu dezagun berriro txinparta!”, adierazi dute sare sozialetan publikatu duten mezuan.

Aurten VI. Koadrila Eguna izango da; iaz, pandemiagatik ezin izan zuten antolatu, eta 2020an Koadrila Egun birtuala antolatu zuten.

VI. Koadrila Eguna | 2022

Maiatzak 7, larunbata

09:00 Izena ematea
10:30 Haurrentzako jarduerak
12:30 Pintxo lehiaketa
14:00 Sukalki aurkezpena
14:30 Pregoia eta bazkaria
16:00 Koadrilen arteko jolasak
18:00 Zumba-poteoa
21:00 Une berezia
21:00 Kontzertuak + DJ
*Food Truck egongo da gauean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak