→Etxebarri

Argazkiak | Lehorreko surfa egin dute Etxebarriko Zintururi parkean, Koadrila Egunean

Urte biko etenaldiaren ostean, Koadrila Eguna ospatu dute Etxebarriko Zintururi parkean. Herri bazkaria egin eta gero, pintxo eta sukalki txapelketako sariak banatu dituzte eszenatokian eta ondoren lehorreko surfari ekin diote

Parte-hartzaile bat, surf taulatik jausten // Geuria

Urte biko etenaldiaren ostean, Koadrila Eguna ospatu dute Etxebarriko Zintururi parkean. Herri bazkaria egin eta gero, pintxo eta sukalki txapelketako sariak banatu dituzte eszenatokian: “Aurten 48 koadrilek hartu dute parte sukalki lehiaketan, eta parte hartu ez dutenek bestelako platerak prestatu dituzte”, azaldu dute antolakuntzakoek. Aurten ‘Txeto’ izendatu dute ohorezko koadrileroa.

Ondoren, Lehorreko Surfa antolatu dute eta bertan, koadrila bakoitzeko bikote mistoek hartu dute parte. Barreak, jausiak eta beroa ere izan dugu Zintururin. Den-dena giro ezinhobean eta eguzkipean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak