Sareak

☉ Etxebarri

Etxebarriko 40 komertzio zabalik daude oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko

Besteak beste, harategiak, okindegiak, hortz-klinikak, estankoak, farmaziak, supermerkatuak, fruta-dendak edota arraindegiak zabalik jarraitzen dute.

|

'Ni etxean geratuko naiz eta erosketak egitera joan behar badut, herrian bertan egingo ditut' kanpaina jarri du martxan Udalak // Argazkia: Geuria

Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten 40 komertzio zabalik daude Etxebarrin. Besteak beste, harategiak, okindegiak, hortz-klinikak, estankoak, farmaziak, supermerkatuak, fruta-dendak edota arraindegiak. “Urtean zehar gure zerbitzura daude eta orain egoera are gehiago errazten saiatzen dira saltoki horiek”, diote Udaletik.

Konfinamendu egoran, hauek dira zabalik dauden komertzioak: Ardaraz, Celes, Julian, Mikel, Pernila, Gurea eta Garaia harategiak; Amezola, Etorbide, Etxebarri, Kukuiaga eta Uribarri hortz klinikak; San Antonio albaitaritza klinika; Rikopollo etxera janaria eramateko denda; Iturriaga eta Sanher/avenida estankoak; Aurora Gonzalez, Beaskoa-Amezaga, Ramirez Cordon eta Doneztebe Botika farmaziak; Maite y Alberto, Ke Fruta, Fruteria del mercado eta Avenida fruta-dendak; D’Rechupept, Jon&Agy, Loly eta Quop; Garbicenter ikuztegiak; Bizkaia, Kukullaga, La antigua tienda de Gervasio, Lemona eta El mercado de San Antonio okindegiak; Mari Carmen, BM eta Eroski supermerkatuak; eta Cristi arraindegia.

Erosketak herrian

Konfinamendua dela eta, ‘Ni etxean geratuko naiz eta erosketak egitera joan behar badut, herrian bertan egingo ditut’ kanpaina jarri du martxan Udalak Etxebarriko Merkatari Elkartearekin lankidetzan. “Kanpaina horren helburua da ziurgabetasun ekonomikoa nagusi den garai honetan tokiko komertzioetan kontsumoa bultzatzea, kontuan izanik etxean denbora gehiago emateak oinarrizko beharrak handitu egiten dituela”, diote.

Erosketak egin ahal izateko etxetik irteteko arazoak dituztenak laguntzeko zenbait ekimen abiatu dituzte herritarrek zein komertzioek eurek ere.

Egoera unez une aldatuz doala ikusirik, 944 267 000 telefono zenbakia dago erabilgarri.

☉ Etxebarri

Areto futboleko emakumezkoen Kukuiagak liga txapelketa irabazi du lehen aldiz

17 taldek parte hartu dute Ligan, eta bi fasetan jokatu da. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea izan baita

|

Kukuiaga areto futboleko emakumezkoen taldea / Kukuiaga FS

Azken jardunaldiaren faltan garaikurra ziurtatu zuen Kukuiagaren emakumezkoen senior taldeak Bilboko Otxartabe taldeari 5-0 irabazi ondoren. Ez da halako emaitza ikusgarria lortzen duten lehen aldia, inondik inora, gol gehien sartu eta gutxien jaso dituen taldea izan baita etxebarritarra. 17 taldek parte hartu dute Ligan, eta bi fasetan jokatu da. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea ere izan baitira.

Fran Rodriguez entrenatzailearen arabera “poz izugarria” eta “aurrerapauso handia” da klubarentzat aurten lortu dutena. Eskarmentu handiko entrenatzailea den arren, klubean hamarkada luzea darama, bere lehen esperientzia izan da emakumezkoen taldearekin, eta “oso aberasgarria” izan dela nabarmendu du basauriarrak.

Lortutako uzta ez da hor bukatzen Kukuiagarentzat, ordea, oraindik beste bi sari potolo lortzeko aukera baitute: Gipuzkoa eta Arabako txapeldunen kontra jokatu beharko dute, estatuko mailako faserako txartela lortu nahian. Helburu hori erdietsiz gero, estatu mailako fasean bigarren mailarako igoera legoke jokoan. Rodriguezen ustez, baina, “egindakoaz gozatzeko eta pausoz pauso” joateko momentua da.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarri / Korrika 23 / 2024

|

Aperribai atzean utzi eta 23. Korrikako lekukoa Etxebarrira heldu da. San Antoniotik aldapan gora eta aldapan behera, Etxebarri herrigunetik ibili da Korrika. Ikusi furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak / Aldapan gora, aldapan behera egin du 23. Korrikak Etxebarrin

|

Galdakaotik eta Aperribaitik igaro ondoren, Etxebarrik hartu du 23. Korrikako lekukoa. San Antonio eta Etxebarri arteko bidegurutzean izan gara.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Lantegi Batuakek industria zentro berria martxan jarri du Etxebarrin

|

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatua atzo izan ziren Etxebarriko Lantegi Batuaken zentro berria bisitatzen // Lantegi Batuak

Muntaia elektriko eta elektromekanikoetan espezializatutako zentro berria zabaldu du Lantegi Batuak erakundeak Etxebarrin.

Zentroa ekipamendu elektrikoko ondasunak mihiztatzen espezializatuta dago, eta energiaren sektoreko balio-kate osorako produktuak eta soluzioak sortzen ditu, “baita sorkuntza, kontrola, banaketa elektrikoa, energia berriztagarrietarako ekipamendua eta sare adimendunak ere”, diote.

Lantegi Batuak erakundeak Bizkaian duen hogeigarren zentroa da. Hego Uribe eskualdean lau zentro daude: hiru Etxebarrin eta bakarra Basaurin. Era berean, zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeak Arrigorriagan eta Galdakaon (garbiketa eta lorezaintza, hurrenez hurren) eta langileak ditu Ugaoko, Zaratamoko eta Zeberioko enpresetan.

Etxebarriko zentro berriak Bilbo Handiko eskualdeko desgaitasuna duten pertsonen enplegu-eskaerari erantzuten dio. Bertan, 162 pertsonak egiten dute lan gaur egun (% 29 emakumeak, % 31 gizonak), eta horietatik 140 desgaitasuna duten pertsonak dira.

Elixabete Etxanobe Lantegi Batuakeko erabiltzaile talde batekin hizketan // Bizkaia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak Etxebarriko industria zentro berria bisitatu zuten martxoaren 19an.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lantegi Batuak elkarteak 30 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan desgaitasuna duten pertsonentzako okupazio-zerbitzua emateko. Lantegi Batuak erakundeak 800 okupazio-plaza kudeatzen ditu, Aldundiaren erantzukizuneko gizarte-zerbitzu honek eskaintzen dituen 1.300 plazetatik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Def Con Dos, Parabellum eta Kaos Etiliko, Etxebarriko Ehuneko Bat jaialdian

|

Def Con Dos taldea iaz Barakaldoko Hiriko Soinuak jaialdian // Hiriko Soinuak

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izango da Ehunkeko Bat Punk-Rock jaialdia Etxebarriko Bekosolo parkean.

Aurten Def Con Dos, Frakture, Kruddo, Parabellum, Kaos Etiliko, Envidia Kotxina, Sanngre, Ignotus, Seiskafes eta Zero taldeen musika entzun ahalko da jaialdian.

Sarrerak salgai daude woutick.es webgunearen bitartez. Ostiraleko sarrerak 15 euroan daude salgai eta larunbatekoak 25 euroan.

Osorik irakurri