→Etxebarri

Kukullaga-Barandiaran ikastetxerako sarbidea mugatuta egongo da datozen egunetan

San Esteban etorbidea eta oinezkoen pasabidea lotzen dituen oinezkoentzako bidean irisgarritasuna hobetzeaz gain, biziketa-bideen sarea bultzatzeko lanean ari da Udala.

Irisgarritasun lanak eta bizikleta-bideen sarea ari dira egiten San Esteban etorbidean // Argazkia: Etxebarriko Udala

San Esteban etorbidea eta oinezkoen pasabidea lotzen dituen oinezkoentzako bidean irisgarritasuna hobetzeaz gain, biziketa-bideen sarea bultzatzeko lanean ari da Udala. Obrak uztaila amaieran hasi zituzten, baina oraindik ez dituzte amaitu, eta horrek oinezkoen zirkulazioan eragingo du. Hain zuzen ere, Kukullaga-Barandiaran ikastetxerako sarbidea mugatuta egongo da datozen egunetan. “Nolanahi ere, bide horretatik aldizka pasatu ahal izango da, ikastetxean sartzeko eta bertatik irteteko ordutegiak kontuan hartuta”, diote udal ordezkariek. Lanak datozen asteetan bukatzea aurreikusi dute.

Alternatiba gisa, ikastetxearen atzealdean dagoen parkeko bidea erabil daitekeela jakinarazi dute udal arduradunek, “San Esteban elizako haur-parkea eta N-634 errepidearen gaineko oinezkoentzako pasabidea Kebrantezarra parketik lotzen dituen oinezkoentzako bidea, alegia”, diote.

Alternatiba gisa erabiltzeko bidea gorriz // Etxebarriko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak