Sareak

☉ Etxebarri

Kukullaga eskubaloi taldeko emakume gaztetxoei harrera egingo diete gaur udaletxean

Espainiako Txapelketa irabazi berri dute Kukullaga Eskubaloi Taldeko emakume gaztetxoek. Aurreneko aldia da Etxebarriko taldeak txapelketa irabazten duena.

|

etxebarri kukullaga eskubaloia emakumeak gaztetxoak 2018 espainiako txapeldunak argazkia kukullaga balonmano facebook
Manzanareseko taldea garaitu zuen Etxebarriko taldeak finalean (11-19)// Kukullaga Eskubaloia Emakumeak

Espainiako Txapelketa irabazi berri dute Kukullaga Eskubaloi Taldeko emakume gaztetxoek. Aurreneko aldia da Etxebarriko taldeak txapelketa irabazten duena: “Lan handia egin dugun denon artean eta Etxebarri gorenera eraman dugu, harrotasun osoz”, diote taldetik. Udalak harrera egingo dio gaur, ekainak 14, talde txapeldunari udaletxeko osoko bilkura aretoan 20:00etan.


Bideoa: Diego Calleja Fernández, Kukullaga Balonmano Facebook orrialdearen bitartez.

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

|

Ekainean eta uztailean dira Etxebarriko Udalekuak // Etxebarriko Udala

Udalekuak antolatuko dituzte Etxebarrin ekainean eta uztailean. Besteak beste, jolasak, eskulanak, irteerak, kirolak, igerilekurako txangoak eta gaikako jaiak antolatuko dituzte ume zein gazteentzat uda hasieran. Jantoki zerbitzua eta harrera-zerbitzua ere eskainiko ditu Udalak.

Udalerrian erroldatuta dauden umeentzat eta gazteentzat dago zuzenduta programa, eta bertan erroldatuta ez daudenek ere aukera dute Etxebarrin izena emateko, “baldin eta plaza libreak geratzen badira”, diote udal ordezkariek.

Etxebarriko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak apirilaren 28ra arte. Udal webgunearen bitartez eman daieteke izena edo 944 267 005 telefono zenbakira deituz.

Tarrastak eta Talkak tarrasta@tarrasta.net eta info@mugarritalka.org helbide elektronikoen bidez edo 688 881 338 telefonoaren bidez ere jasoko dituzte izen-emateak.

Udal udalekuez gain, Etxebarrik ekimen sozial eta pribatuko udalekuak ere eskainiko ditu ekainean eta uztailean. Programazio hori Etxebarriko hainbat erakundek jartzen dute martxan, hala nola kirol klubek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

#A21 / Emaitzak / Etxebarri / EAJren igoera eta garaipen nabarmena, EH Bildu bigarren aurrenekoz

#A21 / Etxebarri / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalak 6,3 milioi euroko gerakina pilatu du azken urteetan

|

Soberakin horren zati bat dagoeneko konprometituta dago hainbat proiektu egiteko: zehazki, 2,3 milioi euro // Geuria

Etxebarriko Udalak 2023ko kontabilitate ekitaldia itxi du. Datuak datu, 455.000 euroko aurrekontu-emaitza positiboarekin (superabita) itxi du iazko ekitaldia Udalak.

“Kopuru hori aurreko 2022ko ekitaldikoen oso antzekoa da, eta horrek aukera ematen du Etxebarriko aurrekontu-maila finkatzeko, eta jauzi kuantitatiboa da aurreko ekitaldietako aurrekontuen aldean”, diote udal ordezkariek.

Iazko aurrekontu-emaitza positiboa gehituta, Etxebarrik 6,3 milioi euroko gerakina pilatu du azken urteetan.

“Hala ere, garrantzitsua da ohartaraztea soberakin horren zati bat konprometituta dagoela dagoeneko hainbat proiektu gauzatzeko”, diote udal arduradunek. Zehazki, 2,3 milioi euro kenduko dituzte diruzaintzako gerakinetik hainbat proiektu egiteko.

Martxan dauden edo administrazio-izapideak hasi dituzten obrak eta proiektu horiek dira:

  • Plan Ziklagarriaren lehenengo fasea
  • San Esteban eta Barrondo kaleen ingurua berrurbanizatzea
  • Futbol zelaiko sarbideak eraberritzea
  • Europako Go! Etxemarket diru-laguntzatik eratorritako merkataritzari lotutako proiektuak
  • Polizia-etxe berriaren proiektua
  • Oinezkoentzako pasabideak argiztatzea
  • Udalerriko hainbat puntutan Mupi berriak jartzea (publizitaterako oinarriak)
  • Kiroldegirako karpa berria
  • Kiroldegiko kanpoko pistako zorua egokitzea
  • Enplegu Planak

Gauzak horrela, gastu orokorretarako Etxebarriko Udalak erabilgarri izango duen gerakina 4 milioi eurokoa izango da.

“Udalerriaren beharren epe ertain eta luzeko plangintzan oinarritutako kudeaketa arduratsua da, etorkizuneko proiektu estrategikoak arriskuan jarri gabe beharrezkoak diren hobekuntza-ekintzei ekiteko aukera ematen duena”, dio Iker Lopez alkateak.

“Sortutako aurrezkiei eta zorrik ezari esker, Udalak kontu onbideratuak ditu eta etorkizunari baikortasunez begiratzen dio, etorkizun hurbilean asmo handieneko ekintzetako batzuk garatu ahal izateko”, azaldu du Lopezek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarrin aurkitutako Gerra Zibileko lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak

|

Ertzaintzak Etxebarrin topatutako lehergailu militarra // Ertzaintza

Gerra Zibileko itsas artilleriako lehergailu militar bat aurkitu zuten Etxebarrin astelehenean. Herriko lursail batzuetan makina astunekin garbiketa lanak egiten ari zirela topatu zuten lehergailua.

Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak (LIU) astelehenean bertan suntsitu zuen lehergailua Berroziko (Araba) instalazioetan.

Lehergailua 385 kilogramokoa zen eta ia metro bateko luzerakoa. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “ez da ohikoa izaten horrelako jaurtigailu bat topatzea kostaldetik kanpoko eremu batean”.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Pumptrack zirkuituan herritarrentzako erronkak prestatu dituzte

Erronkak Wellk aplikazioan daude zehaztuta. Erabiltzaileen artean hainbat sari banatuko dituzte

|

Etxebarriko Pumptrack pista 2018an zabaldu zuten eta Euskadiko handienetarikoa da // Geuria

Pumptrack Bizkaia ekimenarekin bat egin du Etxebarrik. Asmoa da lurraldeko pumptrack zirkuituak erabiltzea eta erabiltzaileek beren trebetasunak probatzea eta erakustea.

“Parkearen inguruan hainbat erronka sortu dira eta parte-hartzaileek gainditu egin beharko dituzte”, diote udal ordezkariek.

Erronkak Wellk aplikazioan daude zehaztuta (Aritz Guinea galdakoztarra da Wellk app-aren sortzaileetako bat).

Aplikazio honek aukeratutako udalerriko kirol eskaintza osoa erakusten dio erabiltzaileari, eta jarduera eta erronka bereziak proposatzen ditu, gazteengan jarduera fisikoa sustatzeko hainbat sari eskainiz. Proiektua uztailaren 31ra arte egongo da martxan.

Aritz Guinea Paños: «Ekintzailetzan maila handia dago Euskal Herrian, bai berrikuntzak hemen sortzeko eta bai talentua erakartzeko»

Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi du proiektua GovTech programaren barruan, hainbat udalerrirekin lankidetzan. Proiektu horren helburua da kirol-instalazioak espazio irekietan erabiltzeko informazioaren kudeaketa hobetzea, bereziki Pumptrackak.

Ildo horretan, egitasmoaren helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, komunitatea sortzea eta gazteen artean kirola sustatzea.

Hego Uribe eskualdean hiru pumptrack zirkuitu daude: Etxebarrin, Ugaon eta Zeberion. Etxebarrikoa 2018an ireki zuten eta asfalto gaineko Euskadiko lehen pista izan zen; 900 metro karratuko azalera eta 170 metroko luzera du eta Euskadiko handienetarikoa da.

Osorik irakurri