→Etxebarri

Gehienez lau pertsonako taldeak sartu daitezke Etxebarriko hilerrira

Domu Santu Eguna dela eta, Kukullagako hilerria irekita egongo da urriaren 23tik azaroaren 2ra bitartean 10:00etatik 19:00etara.

Kukullagako hilerria irekita egongo da urriaren 23tik azaroaren 2ra bitartean 10:00etatik 19:00etara // Google

Domu Santu Eguna dela eta, Kukullagako hilerria irekita egongo da urriaren 23tik azaroaren 2ra bitartean 10:00etatik 19:00etara. Era berean, jende-pilaketak saihesteko asmoz, gehienez lau pertsonako taldeetan sartzea gomendatu du Etxebarriko Udalak, “bizikideen nukleo berekoak izanda, eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gordeta”, diote udal ordezkariek. 

Hilerrian egoteko denbora zein bankuen erabilera murriztea ere gomendatu dute Etxebarriko Udaletik. Maskara jantzita eramatea derrigorrezkoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak