→Etxebarri

800 metro karratuko karpa bat jarri dute Kukullaga ikastetxeko estali gabeko jolastokian

Eguraldi txarra egiten duen egunetan osasun-neurriak bermatu ahal izateko kokatu dute karpa. Momentuz ikasturte amaierara arte mantenduko dute.

Karpa behin behinekoa da eta momentuz ikasturte amaierara arte mantenduko dute // Etxebarriko Udala

Kukullaga ikastetxeko estali gabeko patioan karpa bat jartzea adostu dute Guraso elkarteak, ikastetxeko zuzendaritzak eta Udalak, “eguraldi txarra egiten duenetan osasun-neurriak bermatu ahal izateko”. Karpa behin behinekoa da eta momentuz ikasturte amaierara arte mantenduko dute. “Osasun krisiak eragindako ezohiko neurri berri bat da, segurtasuna eta Covid-19aren aurkako borroka lehenestera behartuta”, diote udal ordezkariek.

Karpak 800 metro karratuko azalera du: 40 metroko luzera eta 20 metroko zabalera. Altuerari dagokionez, lau metroko altuera du puntu baxuenean eta zazpi metroko altuera punturik altuenean. Egitura aluminiozkoa da eta olanak aurreatezatuta eta poliesterrez fabrikatuta daude PVC estaldurarekin. Udalak 22.385 euro bideratu ditu Kukullaga ikastetxean karpa jartzeko, baina diru-laguntza eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari.

“Kukullaga ikastetxeak idatzitako Kontingentzia Planaren arabera, gomendagarria da jolas-orduetan eta kirol-arloko eskola-jardueretan taldeak ahalik eta gehien heztea. Kezka hori mantentze-batzordekook (Guraso elkarteak, ikastetxeko zuzendaritzak eta Udalak) partekatzen dugu, egoera hori zaildu egiten baita eguraldi txarra egiten duenean”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak