→Etxebarri

Kalistenia gune bat eraikitzeko 30.000 euro bideratuko ditu Etxebarriko Udalak

Arrigorriagan eta Basaurin kalistenia guneak daude jada // Geuria

Kalistenia gunea izango du Etxebarrik hemendik hilabete batzuetara. Udalerriko gazte-talde batek egindako eskaera bati erantzunez eraikiko du Udalak gune hori Kukullaga parkean, kiroldegiaren inguruan. Lehiaketa publikoa zabaldu du Udalak Kalistenia gunea eraikitzeko eta hartara 30.000 euro bideratuko ditu. Interesa duten enpresek maiatzaren 26ra arte aurkez ditzakete proposamenak.

Instalazio berri hori nerabe eta gazteei dago bereziki zuzenduta, eta erabilera 12 urtetik gorakoentzat soilik izango da. “Entrenamendu fisikoko sistema hau, nagusiki, gorputzaren pisuaz baliatzen da, karga edo erresistentzia gehigarririk behar izan gabe. Street workout edo Parkour mugimenduan oinarritua dago”, diote udal ordezkariek.

kirol anitzeko pista, zabalik

Pasa den astean bukatu zituzten Kukullagan kirol anitzeko kantxaren lanak. Besteak beste, futbolera edo eskubaloira jokatzeko ateak eta saskibaloira jokatzeko saskiak ditu kantxak, “baita polietilenozko panelak ere, lau izkinetan hainbat jolas eta kirol egitea errazteko“. Instalazio berri hori erabilera librekoa eta doakoa da, baina gaur egun Covid-19 pandemiarekin lotutako osasun-araudiak baldintzatzen du.

Pasa den astean bukatu zituzten kirol anitzeko kantxaren obrak // Etxebarriko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak