→Etxebarri

Kukullaga-San Antonio ikastetxeko patio estaliko zolata iragazgaiztuko du Etxebarriko Udalak

Kukullaga-San Antonio ikastetxeko patio estaliko zolata iragazgaizteko obrak hasi ditu Etxebarriko Udalak. Lanak ikasturte hasierarako bukatuko dituzte.

Aurreikuspenen arabera, ikasturte hasierararko bukatuta egongo dira lanak // Argazkia: Etxebarriko Udala

Kukullaga-San Antonio ikastetxeko haurren zentroko patio estaliko zolata iragazgaizteko obrak hasi ditu Etxebarriko Udalak. Lurpetik datozen ur-iragazketen ondorioz hondatutako zolata hobetzea da esku-hartzearen helburua, eta obrak udako hilabeteetan burutuko dituzte. Aurreikuspenen arabera, ikasturte hasierararko bukatuta egongo dira lanak, “konplikaziorik sortzen ez bada”, diote udal ordezkariek.

TVMAC S.L. enpresa ari da lanak burutzen, eta Udalak 121.177, 87 euro bideratuko ditu. Obraren kostuaren % 60a Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ordainduko du Udalari emango dion diru-laguntza bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak