→Etxebarri

Zinema kalean, kontzertu akustikoa, antzerkia eta zumba antolatu dituzte uztailean Etxebarrin

Kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak antolatu ditu Etxebarriko Arlo Soziokulturalak uztailean zehar. Jarduerak doakoak dira eta edukiera mugatua da.

Itziar Ituñorekin solasaldia antolatu zuten uztailaren 3an // Argazkia: Etxebarriko Udala

Kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak antolatu ditu Etxebarriko Arlo Soziokulturalak uztailean zehar. Besteak beste, aire libreko zinema, formatu txikiko kontzertua, kale antzerkia eta zumba saioa izango dira hilabete honetan Etxebarrin. “Herritarrek aisialdiaz gozatu ahal izateko agenda interesgarri bat prestatu dugu”, diote Arlo Soziokulturaletik.

Uztailaren 3an hasi ziren aisialdi programaziorekin eta Itziar Ituño aktore basauriarra izan zen udaletxeko plazan, berdintasunari, feminismoari, kulturari eta pandemiari buruz solasean. Hurrengo jarduerak hauek izango dira:
– Uztailak 10, ostirala: Aire libreko zinema: “Z, la ciudad perdida” (BHIko pista estalia. 21:00). 150 laguneko muga. Sarrera doakoa da, baina aurretiaz erreserba egin behar da esteka honetan
– Uztailak 17, ostirala: Kontzertu akustikoa: Black Boga (Udaletxeko plaza. 20:00)
– Uztailak 19, igandea: Kale antzerkia: “Zinemaz Blai” (Udaletxeko plaza. 19:00)
– Uztailak 21, asteartea: Zumba saioa Irene Sotorekin (Udaletxeko plaza. 19:30)

Jarduera guztiak doakoak dira eta edukiera mugatua izango da. Gainera, higiene- eta osasun-neurri guztiak bete beharko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak