→Etxebarri

La Presa aisialdi-guneko erretegiak erabiltzea debekatu du Etxebarriko Udalak

etxebarri la presa aisialdi gunea 2018 google maps
Neurri hori hurrengo abisura arte mantenduko du Udalak // Google

La Presa aisialdi-guneko erretegiak erabiltzea debekatu du Etxebarriko Udalak, baita barbakoa eramangarriak erabiltzea eta sua egitea ere. “Covid kasu positiboen gorakadaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioen arabera hartu dugu erabakia”, diote udal ordezkariek. Neurri hori hurrengo abisura arte mantenduko du Etxebarriko Udalak.

Osasaun Sailak argitaratu dituen azken datuen arabera intzidentzia-tasa 671,90ekoa da Etxebarrin. Azken zazpi egunetan 50 covid positibo antzeman dituzte herrian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak