→Etxebarri

Etxebarriko ‘La Presa’ aisialdi guneko mahaiak maiatzaren 7tik erreserbatu ahalko dira

Etxebarriko ‘La Presa’ aisialdi guneko mahaien zerbitzua maiatzaren 7tik urriaren 30era bitartean egongo da indarrean.

// Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarriko ‘La Presa’ aisialdi guneko mahaiak maiatzaren 7tik aurrera erreserbatu ahal izango dira. Udalak iragarri duenez, La Presako mahaiak kudeatzeko zerbitzua maiatzaren 7an hasiko da eta urriaren 30era arte luzatuko da. “Azkeneko bi urteetan bereziko udako sasaoira mugatu dugu mahaien erabileren kudeaketa, baina aurten, normaltasunerako itzulera dela eta, zerbitzuaren epea aurreratu dugu, pandemia aurreko urteetan egiten zen bezala”, diote udal ordezkariek.

Zerbitzuak bere sorreratik izan dituen baldintza eta arau berberekin jarriko dute martxan. Asteburuetan soilik funtzionatuko du zerbitzuak, eta mahaiak erreserbatzea 08:30etik 09:30era bitartean izango da La Presa tabernan. Erreserba egiten duenak 20 euroko fidantza utziko du, “eta bukatutakoan mahaia eta eremua garbi eta egoera egokian uzten badu, fidantza itzuliko zaio”, diote. Etxebarriko herritarrek lehentasuna dute mahaiak erreserbatzerako orduan.

“Gune hau guztion gozamenerako dela gogorarazi nahi dugu. Horregatik, behar bezalako erabilera egitea eta arauak errespetatzea eskatzen dugu. Gunea uzterakoan aurkitu dugun bezala edo egoera hobeagoan uzten saiatu beharko dugu”, diote udal arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak