→Etxebarri

Barbakoak eta sua egitea debekatu dute La Presa aisialdi-gunean

etxebarri la presa aisialdi gunea 2018 google maps

Gaurtik aurrera La Presako mahaiak ‘piknika’ egiteko soilik erabili ahal izango dira. Janaria prestatzea, barbakoa eramangarriak erabiltzea eta sua egitea debekatuta dago.

Janaria bertan prestatzea debekatu du Udalak // Google

Erretegiak erabiltzea, barbakoa eramangarriak eramatea eta sua egitea debekatu dute La Presa aisialdi-gunean. Hala adierazi du Etxebarriko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak jarraituta.

Gaurtik aurrera La Presako mahaiak ‘piknika’ egiteko soilik erabili ahal izango dira. “Janaria prestatzea, barbakoa eramangarriak erabiltzea eta sua egitea debekatuta dago”, diote udal arduradunek.

Udaletik gogorarazi dutenez, mahaietan gehienez ere hamar laguneko taldeak batu daitezke, eta segurtasun-distantzia mantendu behar da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak