Sareak

☉ Etxebarri

La Presa aisialdi-gunean mahai bakoitzeko 10 pertsonako muga ezarri dute

Era berean, uztailaren 21ean programatutako Zumba saioa eta Etxebarriko jaietako ekitaldi sinbolikoak bertan behera uztea erabaki dute udal ordezkariek.

|

Hogeitik hamar pertsonako taldeetara mugatu dute mahaien erabilera // Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarriko Udalak neurri berriak hartu ditu Covid-19a prebenitzeko asmoz. Besteak beste, La Presa aisialdi-gunean mahai edo mahai bikoitzeko gehienez ere 10 pertsonako taldeak elkar daitezke hemendik aurrera. Orain arte, 20 pertsonako taldeak elkar zitezkeen, baina “egoera berriari” egokituta, mugatu egin du Udalak.

Era berean, uztailaren 21ean programatutako Zumba saioa eta Etxebarriko Jai Batzordearekin koordinatuta ekitaldi sinbolikoak bertan behera uztea erabaki dute udal ordezkariek.

“Covid-19aren transmisiorako pertsonen ospakizunek edo bilerek duten arriskua azpimarratzeko aprobetxatzen dugu, eta etxebarritar guztien erantzukizunari dei egiten diogu”, diote Udaletik.

Hiru PCR positibo atzeman ditu Osakidetzak Basaurin azken orduetan

☉ Etxebarri

Areto futboleko emakumezkoen Kukuiagak liga txapelketa irabazi du lehen aldiz

17 taldek parte hartu dute Ligan, eta bi fasetan jokatu da. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea izan baita

|

Kukuiaga areto futboleko emakumezkoen taldea / Kukuiaga FS

Azken jardunaldiaren faltan garaikurra ziurtatu zuen Kukuiagaren emakumezkoen senior taldeak Bilboko Otxartabe taldeari 5-0 irabazi ondoren. Ez da halako emaitza ikusgarria lortzen duten lehen aldia, inondik inora, gol gehien sartu eta gutxien jaso dituen taldea izan baita etxebarritarra. 17 taldek parte hartu dute Ligan, eta bi fasetan jokatu da. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea ere izan baitira.

Fran Rodriguez entrenatzailearen arabera “poz izugarria” eta “aurrerapauso handia” da klubarentzat aurten lortu dutena. Eskarmentu handiko entrenatzailea den arren, klubean hamarkada luzea darama, bere lehen esperientzia izan da emakumezkoen taldearekin, eta “oso aberasgarria” izan dela nabarmendu du basauriarrak.

Lortutako uzta ez da hor bukatzen Kukuiagarentzat, ordea, oraindik beste bi sari potolo lortzeko aukera baitute: Gipuzkoa eta Arabako txapeldunen kontra jokatu beharko dute, estatuko mailako faserako txartela lortu nahian. Helburu hori erdietsiz gero, estatu mailako fasean bigarren mailarako igoera legoke jokoan. Rodriguezen ustez, baina, “egindakoaz gozatzeko eta pausoz pauso” joateko momentua da.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarri / Korrika 23 / 2024

|

Aperribai atzean utzi eta 23. Korrikako lekukoa Etxebarrira heldu da. San Antoniotik aldapan gora eta aldapan behera, Etxebarri herrigunetik ibili da Korrika. Ikusi furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak / Aldapan gora, aldapan behera egin du 23. Korrikak Etxebarrin

|

Galdakaotik eta Aperribaitik igaro ondoren, Etxebarrik hartu du 23. Korrikako lekukoa. San Antonio eta Etxebarri arteko bidegurutzean izan gara.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Lantegi Batuakek industria zentro berria martxan jarri du Etxebarrin

|

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatua atzo izan ziren Etxebarriko Lantegi Batuaken zentro berria bisitatzen // Lantegi Batuak

Muntaia elektriko eta elektromekanikoetan espezializatutako zentro berria zabaldu du Lantegi Batuak erakundeak Etxebarrin.

Zentroa ekipamendu elektrikoko ondasunak mihiztatzen espezializatuta dago, eta energiaren sektoreko balio-kate osorako produktuak eta soluzioak sortzen ditu, “baita sorkuntza, kontrola, banaketa elektrikoa, energia berriztagarrietarako ekipamendua eta sare adimendunak ere”, diote.

Lantegi Batuak erakundeak Bizkaian duen hogeigarren zentroa da. Hego Uribe eskualdean lau zentro daude: hiru Etxebarrin eta bakarra Basaurin. Era berean, zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeak Arrigorriagan eta Galdakaon (garbiketa eta lorezaintza, hurrenez hurren) eta langileak ditu Ugaoko, Zaratamoko eta Zeberioko enpresetan.

Etxebarriko zentro berriak Bilbo Handiko eskualdeko desgaitasuna duten pertsonen enplegu-eskaerari erantzuten dio. Bertan, 162 pertsonak egiten dute lan gaur egun (% 29 emakumeak, % 31 gizonak), eta horietatik 140 desgaitasuna duten pertsonak dira.

Elixabete Etxanobe Lantegi Batuakeko erabiltzaile talde batekin hizketan // Bizkaia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak Etxebarriko industria zentro berria bisitatu zuten martxoaren 19an.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lantegi Batuak elkarteak 30 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan desgaitasuna duten pertsonentzako okupazio-zerbitzua emateko. Lantegi Batuak erakundeak 800 okupazio-plaza kudeatzen ditu, Aldundiaren erantzukizuneko gizarte-zerbitzu honek eskaintzen dituen 1.300 plazetatik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Def Con Dos, Parabellum eta Kaos Etiliko, Etxebarriko Ehuneko Bat jaialdian

|

Def Con Dos taldea iaz Barakaldoko Hiriko Soinuak jaialdian // Hiriko Soinuak

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izango da Ehunkeko Bat Punk-Rock jaialdia Etxebarriko Bekosolo parkean.

Aurten Def Con Dos, Frakture, Kruddo, Parabellum, Kaos Etiliko, Envidia Kotxina, Sanngre, Ignotus, Seiskafes eta Zero taldeen musika entzun ahalko da jaialdian.

Sarrerak salgai daude woutick.es webgunearen bitartez. Ostiraleko sarrerak 15 euroan daude salgai eta larunbatekoak 25 euroan.

Osorik irakurri