→Etxebarri

Etxebarriko liburutegietako gazte bazkideentzako orri-markatzaile pertsonalizatuak egingo dituzte makerrek

// Etxebarriko Udala

Etxebarri Makers taldeak 3D inprimagailuekin orri-markatzaile pertsonalizatuak fabrikatuko ditu udal liburutegietako 9 eta 13 urte bitarteko bazkideen artean banatzeko. Ekimen honen helburua da gazteenen artean irakurzaletasuna bultzatzea.

Hala eskatzen dutenentzako Etxebarri Makers taldeak orri-markatzaile pertsonalizatuak egingo dituzte, gaztetxo bakoitzaren izenarekin. Interesdunek eskaera egin dezakete urriaren 7a baino lehen Etxebarriko liburutegiren batean. Ondoren, urriaren 24an, Liburutegiaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, banatuko dituzte doan orri-markatzaileak.

Adin tarte horretan dauden eta Etxebarriko liburutegietako bazkide diren guztiek gutun bat jasoko dute beren etxeetan kanpaina honi buruzko informazioarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak