Euskarazko produktuak ezagutzeko ekintzak antolatu dituzte abenduaren 9tik 16ra Etxebarriko Ludotekek. Alde batetik, Ludoteketako sare sozialetan (Facebooken eta Instagramen) argazkiak eta bideoak igoko dituzte egun horietan zehar, galdera batzuez lagunduta. Erantzungo duten lehenengo 200 pertsonek sari txiki bat lortuko dute. Eta bestetik, udal webgunean galdetegi bat jarriko dute eta zuzen erantzungo dutenen artean Elkar dendan gastatzeko hiru bono zozketatuko dituzte.
“Etxebarriko Ludotekek urtero dinamizatzen dituzte euskarako produktuak, eta aurten, egoera berezi hau dela eta, Euskal produktuen topaketa ere modu berezi batean egingo dute. Etxebarriko ludoteketatik katalogoan topatu ahal diren produktu batzuen argazki, bideo, galdera… prestatu dituzte Etxebarriko familiek ezagutu ditzaten”, diote udal ordezkariek.
Euskarazko Produktuen Katalogoa
Euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak biltzen dituen Euskarazko Produktuen Katalogoa kaleratu dute Euskal Herriko 105 Udal inguruk eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Katalogoak 11.000 produktu inguru ditu eta bi atal nagusitan antolatuta dago adinaren arabera: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin bestea. Katalogoa.eus webgunean kontsulta daiteke.
