→Etxebarri

Etxebarriko aurtengo Mendi Martxa 2022. urtera atzeratzea erabaki dute antolatzaileek

Etxebarriko Mendi Martxaren laugarren edizioa antolatu behar zuten aurten, baina Etxebarri Con Siria elkarteak adierazi duenez, 2022. urteko irailera atzeratzea erabaki dute.

2019ko Mendi Martxa // Argazkia: Etxebarri Con Siria

Etxebarriko Mendi Martxaren laugarren edizioa antolatu behar zuten aurten, baina Etxebarri Con Siria elkarteak adierazi duenez, 2022. urteko irailera atzeratzea erabaki dute: “Zoritxarrez, egungo pandemia egoerak eta datozen hilabeteetarako ziurgabetasunak, aurtengo Mendi Martxa bertan behera uztera eraman gaitu”, diote: “2022. urtean espero dugu, zuen parte hartzeaz gozatzea, ekitaldi handi hau segurtasun osoz gozatzeko. Laster arte!”.

Iaz Mendi Martxa birtuala antolatu zuten, baina, “hainbat aukera aztertu ondoren”, antolatzaileek Etxebarriko Mendi Martxaren laugarren edizioa datorren urteko irailera atzeratzea erabaki dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak