→Etxebarri

Etxebarriko II. Mendi Martxak 3.900 euro bildu ditu, SOS Errefexiatuak elkartearentzako

Etxebarri Con Siria elkarteak bigarren aldiz antolatu du Mendi Martxa irailaren 29an. Aurten 3.900 euro bildu dituzte, iaz baino 200 euro gehiago.

Etxebarriko Mendi Martxako zenbait antolatzaile eta laguntzaile // Argazkia: Etxebarri Con Siria

Etxebarri Con Siria elkarteak bigarren aldiz antolatu du Mendi Martxa irailaren 29an. Lehenengo edizioan bezala, aurten ere SOS Errefuxiatuak elkartearen alde bildu dute dirua, eta guztira 3.900 euro lortu dituzte. “Greziara diru hau bidaltzeko lagundu duten guztiei gure esker beroena adierazi nahi diegu: boluntarioak, babesleak, eta nola ez, parte hartzaile guztiei”, diote antolatzaileek. Era berean, Etxebarriko Udalaren laguntza eta babesa eskertu dute Etxebarri Con Siria elkartetik.

Iaz 3.700 euro bildu zituzten Etxebarriko I. Mendi Martxan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak