→Etxebarri

Doako zazpi kontzertu programatu dituzte Etxebarriko parke eta plazetan

‘Musika Parkean’ programa antolatuko du Etxebarriko Udalak maiatzaren 28tik 30era bitartean. Ekimen horren bitartez doako kontzertuak programatu dituzte Bekosolo parkean, udaletxeko plazan, Zintururi plazan eta kiroldegiko zabalgunean. Zazpi dira izango diren kontzertuak: Unkommon Sense, Soinuzale, Bilbao Lindy Band, Bilboko Orkestra eta Ganbera Abesbatza, Txistuman, Black Boga eta Standby.

“Etxebarriko herritarrei alternatiba kultural bat eskaintzeaz gain, pandemia-hilabeteetan hainbeste zailtasun izan dituen sektoreari bultzada bat ematen saiatzea ere bada programa honen helburua”, diote udal ordezkariek.

Kontzertuak doakoak izango dira, baina egungo segurtasun-arauei jarraituta, edukiera mugatua izango denez, sarrerak eskuratzea beharrezkoa izango da. Sarrerak eskatzeko epea maiatzaren 24an zabalduko dute udal webgunearen bitartez.

musika parkean | egitaraua

Maiatzak 28-30

Maiatzak 28, ostirala
17:30 Unkommon Sense. Bekosolo parkea
18:00 Soinuzale. Bekosolo parkea
20:00 Bilbao Lindy Band. Udaletxeko plaza

Maiatzak 29, larunbata
19:00 Bilboko Orkestra eta Ganbera Abesbatza. Bekosolo parkea

Maiatzak 30, igandea
12:00 Txistuman. Zintururi plaza
13:15 Black Boga (Andres Tejo eta David Gomez). Kiroldegiko zabalgunea
18:30 Standby. Bekosolo parkea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak