→Etxebarri

Mendi ibilaldi gidatua antolatu dute ekainaren 20an Etxebarrin

Doneztebe elizatik abiatuta, San Antonio auzoruntz eta hortik Ganguren mendi-hegaletatik zehar izango da ibilaldia, zazpi kilometro ingurukoa.

Zazpi kilometro inguruko ibilbidea izango da // Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarri Oinez egitasmoaren barruan, mendi irteera antolatu dute ekainaren 20an, larunbatez. Ibilbide gidatua izango da, Doneztebe elizatik abiatuta, San Antonio auzoruntz eta hortik Ganguren mendi-hegaletatik zehar. Guztira, zazpi kilometro inguruko ibilbidea izango da, gutxi gorabehera hiru ordukoa, eta zailtasuna maila ertainekoa da. Irteera 09:30ean izango da Doneztebe elizatik.

Ibilaldian parte hartu nahi duenak izena eman behar du 944 267 005 telefono zenbakira deituz edo ask@etxebarri.eus helbide elektronikora idatziz.

Udaleko Arlo Soziokulturaletik adierazi dutenez, Covid-19ak ezarritako segurtasun-neurriak mantenduko dituzte, eta partaideek maskara eraman beharko dute. Era berean, ur-botila eramatea gomendatzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak