→Etxebarri

Wikipedian genero ikuspegitik editatzeko online tailerra antolatu dute Etxebarrin

etxebarri wikiemakumeak 2018 martxoa wikielkarretaratzea

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Wikipedian genero ikuspegitik editatzeko online tailerra antolatu du Etxebarrin Inurtxi Emakumeen Elkarteak.

2018an Wikielkarretaratzea egin zuten Etxebarriko CIMEn // Argazkia: Geuria

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Wikipedian genero ikuspegitik editatzeko online tailerra antolatu du Etxebarrin Inurtxi Emakumeen Elkarteak. Tailerra urriaren 17an, larunbatez, izango da 10:00etan. 

“Azken lau urteotan Etxebarrin garatu dugun Wikiemakumeok proiektuaren aurkezpen-tailerra da. Edizioaren gako nagusiak emango ditugu eta Etxebarriko emakume talde honek argitaratu dituen edizioak errepasatuko ditugu”, diote Inurtxi elkarteko ordezkariek.

Era berean, mahai inguru bat antolatu dute tailerra bukatu ostean. Bertan izango dira Mentxu Ramilo Euskadiko Wikiemakumeok proiektuko sustatzailea; Marisa Barrena Durangoko talde editorearen dinamizatzailea; eta Kepa Ugarte Etxebarriko Institutuko irakaslea. “Azkenik, interesa izanez gero, izena ematera eta Wikipedian lehen edizioak egitera gonbidatuko ditugu partaideak”, diote Inurtxitik.

Tailerrean parte hartu nahi duenak izena eman behar du inurtxi@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Ondoren tailerrera sartzeko esteka bidaliko diote antolatzaileek.

Etxebarriko ikastetxeen iragana eta oraina azalduko dituzte Ondarearen Europako Jardunaldietan

Hitzaldiak, erakusketak eta ibilbide gidatuak Hego Uriben, Ondarearen Europako 20. Jardunaldietan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak