→Etxebarri

Etxebarriko mural batean agertutako pintada matxistak, arrazistak eta faxistak salatu dituzte

Bihar, irailak 9, pintada horiek ezabatuko dituzte eta murala konpontzeko deia luzatu dute Etxebarriko Gazteek.

Argazkia: Etxebarriko Gazteak

Mural bat marraztu zuten iazko udan Etxebarriko zenbait gaztek Isabel Larrakoetxea kalean, Institutuaren ondoan. Bada, murala margotu eta urtebete geroago, pintada matxistak, arrazistak eta faxistak agertu direla salatu dituzte Etxebarriko Gazteek sare sozialetan: “Etxebarriko gazteria ez gara honekin identifikatzen”, diote. Hori dela eta, bihar, irailak 9, agerraldia egingo dute muralaren aurrean 18:30etik aurrera. Ondoren, 19:30ean murala konpontzeari ekingo diote.

“Talka Gazteguneko programa baten barruan gazteek proposatu zuten muralaren ideia eta euren mezuekin marraztu zuten”, adierazi diote Talkako ordezkariek GEURIAri. Pintadak noiz agertu ziren galdetuta, herritar batek sare sozialetan salaketa publikoa egin zuela adierazi dute. “Ideia da bihar murala konpontzea. Agertutako pintadak ezabatuko ditugu bihar”, dio.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak