→Etxebarri

“Pintada matxista edo arrazista gehiago agertzen badira Etxebarrin, berriro ezabatuko ditugu”

Etxebarriko Isabel Larrakoetxea kaleko mural batean agertutako pintada matxistak, arrazistak eta faxistak ezabatu dituzte jada. Atzo deialdia egin zuten Etxebarriko Gazteek pintada horiek kentzeko eta herritarren erantzuna izan zuten: 150 herritar inguruk bat egin zuten deialdiarekin, horietako gehiengoa gazteak: “Etxebarriko gazteriak ez dio ahotsik emango gutxi batzuek zabaldutako gorroto-diskurtso horri. Tolerantziaren, errespetuaren eta pertsonen aniztasunaren aurkako mezu, iritzi eta ideia horiek ez dituzte lekurik gure herrian”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak