→Etxebarri

Diru-bilketa jarri du martxan Munduaz Blai Elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko

Koronabirus pandemia dela eta, aurten ez dute Sahararen aldeko euskal karabana egitasmoa burutuko, eta horren alternatiba gisa jarri dute martxan diru-bilketa.

Sahararen aldeko euskal karabana egitasmoaren alternatiba gisa egingi dute diru-bilketa // Argazkia: Munduaz Blai

Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak diru-bilketa jarri du martxan Sahararako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko. Bilduko duten diru guztia elikagaiak eta oinarrizko beharrizanetarako produktuak erosteko bideratuko dute Sahararako errefuxiatu kanpamentuetan dauden elkartasun taldeen bitartez.

Koronabirus pandemia dela eta, aurten ez dute Sahararen aldeko euskal karabana egitasmoa burutuko, eta horren alternatiba gisa jarri dute martxan diru-bilketa. “Aurten Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, ez da elikagai eta higiene produktuen bilketarik egingo, besteak beste, herrialdeen arteko mugikortasun debekuak garraioa zailtzen baitu. Hala ere, argi dago saharar herriak laguntza behar duela. 2020ko otsailean bertaratu ahal izan ziren azken kooperanteak, eta ordutik laguntza humanitarioak tantaka iritsi dira. Horrez gain, badira bi hilabete pasa Marokok su etena hautsi zuela, eta ondorioz, gerra egoeran daude”, diote Munduaz Blai Elkartetik. Aurten, gainera, 2021ko udarako Oporrak Bakean programa bertan behera uztea erabaki du Espainiarako Saharako Ordezkaritzak: “Aurten ere ez ditugu gure artean izango, eta horregatik, inoiz baino gehiago behar gaituzte!”, diote Munduaz Blai Elkartetik.

Laguntza eman nahi duten herritarrek dirua dohaintzan eman dezakete ES67 3035 0382953821053099 kontu korrontearen bitartez (Laboral Kutxa). “Egin zure ekarpena! Saharar herriak guztion laguntza behar du!”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak