→Etxebarri

Saharar herriaren aldeko kontzentrazioa egingo dute larunbatean Etxebarrin

azaroaren 21ean hainbat kontzentrazio deitu dituzte EAEn // Argazkia: Saharako ordezkaritza Euskadin

Sahara herriarekiko elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu du Munduaz Blai elkarteak Etxebarrin azaroaren 21ean, larunbatez. Fronte Polisarioak salatu du Marokoko Indar Armatuek Mendebaldeko Saharan 1991tik indarrean dagoen su-eten akordioa apurtu dutela, eta gerra egoera ezarri zuten joan den larunbatean. Horregatik, saharar herriarekiko elkartasuna adierazteko deialdia luzatu du Etxebarriko elkarteak. Kontzentrazioa azaroaren 21ean 12:00etan izango da udaletxeko plazan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak