San Antonio etorbidearen 10. zenbakiaren atzealdean dagoen haurrentzako jolasgunea hobetu dute, Etxebarrin. Besteak beste, 100 metro karratuko lurzori biguna jarri dute, eta joko-elementuak berriak ipini dituzte, hala nola, zubi-elementu bat, bi txirrista eta kulunka. Etxebarriko Udalak 20.000 euro bideratu ditu lan horietara.
