→Etxebarri

Alain Celaá etxebarritarrak egindako kartelak iragarriko ditu San Antonioko jaiak

Ekainaren 10etik 19ra bitartean izango dira San Antonioko jaiak, Etxebarrin. Oraindik egitaraua ez dute publiko egin, baina ospakizun egunak heldu bitartean, jaietako kartel lehiaketa martxan jarri zuen Jai Batzordeak martxoan. Atzo bertan lehiaketaren irabazlearen berri eman zuten sare sozialetan: Alain Celaá Murillo etxebarritarra izan da irabazlea. 150 euroan baloratutako gastronomia-bonua eta esperientzia-kutxa jasoko ditu Celaák.

“Erabakia ez da batere erraza izan, baina azkenean Alainen kartelak irabazi du kartel lehiaketa. Zorionak lehiakide guztiei eta eskerrik asko parte hartzeagatik”, diote Jai Batzordetik. Parte hartu duten kartel guztiak San Antonioko jaien programa fisikoan agertuko dira, eta ekainaren 11n Batzordearen txosnan jarriko dituzte, “putxeren lehiaketa gastronomikoan”.

San Antonioko jaiak 2022

Kartel lehiaketa
Irabazlea: Alain Celaá Murillo

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak