Ekainean ospatzen dira San Antonioko jaiak Etxebarrin. Aurten, ordea, ez da horrelakorik gertatuko. Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioz, Jai Batzordeak erabaki du jaiak bertan behera uztea. “Aurtengo jaiak bertan behera uzteko betebeharra eta erantzukizuna ikusten dugu”, diote Jau Batzordetik.
Erabakia “gogorra eta zaila” izan dela diote, “ez bakarrik hainbeste hilabetetako lan, ahalegin eta ilusioagatik, baizik eta badakigulako horrek zer pena eragiten digun herri honetako bizilagunoi. Baina orain garrantzitsuena gure osasuna eta zuona babestea da”, diote sare sozialetan zabaldu duten oharrean.
Hala eta guztiz, ere mezu baikor bat bidali diete herritarrei: “Lanean jarraitzen dugu aurten, beste data batean, zerbait eskaini ahal izateko, betiere gobernuak eta osasun-agintariek horretarako aukera ematen badute”, diote.
Banderak ateratzeko deia
Ekainean jaiak ez ospatzeko erabakia hartu duten arren, banderak eta jaietako jantziak ateratzeko deia zabaldu die Jai Batzordeak herritarrei: “Erakusti dezagun herri egiten gaituena eta atera itzazue zuen banderak eta jaietako jantziak balkoietara! Gora San Antonioko jaiak!”.
