→Etxebarri

Argazkiak | Dantzek eta suak Etxebarriko auzotarrak batu dituzte San Juanetan

Etxebarriko Bekosolo Dantza Taldeak dantzaldi txikia eta kalejira eskaini zuen atzo, San Juan bezperan. Udaletxean dantza egiten hasi eta hortik Uribarri parkera kalejira egin zuten datzariek, auzotarrekin batera

Ume bi, etxebarriko suaren aurrean // Geuria

Etxebarriko Bekosolo Dantza Taldeak dantzaldi txikia eta kalejira eskaini zuen atzo, San Juan bezperan. Udaletxean dantza egiten hasi eta hortik Uribarri parkera kalejira egin zuten datzariek, auzotarrekin batera. Bertan, Fuenlabrada kalean, ermita ondoan, dantza taldeko haur eta helduek agerraldi txiki bat eskaini ostean sua piztu zuten parkean bertan eta ehun lagun baino gehiagoren aurrean.

Ume gehienek bukatu berri den ikasturteko liburuak eta koadernoak bota zituzten. Suan ere, paleak eta bestelako trasteak ikusi ahal ziren, ate bat, besteak beste. Gainontzekoari dagokionez, herritar askok desio onak eskatzen ikusi genituen, baita umeen artean sekretuak belarrira kontatzen ere.

San Juan bagilean,
Denpora ederrean,
Artoak eta gariak gorde
Subeak eta sapoak erre
San Juan bezpera gaube.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak