→Etxebarri

San Esteban eta Santa Ana kaleen artean igogailua jartzeko lanak hasi dituzte, Etxebarrin

// Etxebarriko Udala

San Esteban etorbidearen eta Santa Ana kalearen artean irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan, bertan igogailua jartzeko obrak hasi dituzte jada. Guztira 13 lagunentzako lekua izango du igogailuak (1,5 metro karratuko kabina) eta hiru geltoki izango ditu: lehenengoa Santa Ana kaleko 1. eta 2. zenbakien kotan, bigarrena Santa Ana kaleko 4. zenbakiaren parean, eta hirugarrena San Esteban etorbidearen parean. Era berean, San Esteban etorbidearen parean egonleku berri bat sortuko dute.

Lanak Santa Ana-Onetan/Orizon ABEE enpresak burutuko ditu, eta aurreikuspenen arabera, bost hilabeteko epean bukatuko dituzte obrak. Udalak 210.693,79 euroko inbertsioa egingu du. Ekintza hori Irisgarritasun Planean eta Legegintzaldiko Planean jasota dago, eta Etxebarriko atari guztietara modu irisgarrian iristeko asmo handiko ideiaren parte da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak