→Etxebarri

Sormenezko irakurketa eta idazketa lantzeko aukera Hector Sabogal hizkuntzalariarekin

Bost saio antolatu dituzte urrian, eta jatorri desberdineko emakume eta gizonek sortutako testuak landuko dituzte partaideek Hector Sabogal hizkuntzalariarekin.

Jarduera hau doakoa da, baina izena eman behar da // Argazkia: Colombia-Euskadi

Sormenezko irakurketa eta idazketa tailerra antolatu du urrian Colombia-Euskadi elkarteak Etxebarriko Elkartegunean, Bekosolo parkean. Bost saio izango dira hilaren 1etik 29ra bitartean, ostegunero, 19:00etatik 20:30era, eta jatorri desberdineko emakume eta gizonek sortutako testuak landuko dituzte Hector Sabogal hizkuntzalariarekin. Ondoren, bakoitzaren istorioak idaztera animatuko dituzte partaideak.

Jarduera hau doakoa da, baina izena eman behar da 663 342 056 whatsapp zenbakian edo bizkaia@colombiaeuskadi.org helbide elektronikoan. Tailerrak Etxebarriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak