ā†’Etxebarri

Antzerkia, zinema eta Zuztarretik Oinez ibilbidea antolatu dituzte Etxebarrin, Udaberri Kulturalaren barruan

Hamaika ekitaldi antolatu ditu maiatzean Etxebarriko Udalak Udaberri Kulturala programaren barruan. Jarduera guztiek edukiera mugatua izango dute eta hortaz aurretiaz izena eman behar da.

Apirilaren 23an Etxebarriko toponimia ezagutzeko ibilaldia antolatu dute // Argazkia: Etxebarriko Udala

Hamaika ekitaldi antolatu ditu Etxebarriko Udalak Udaberri Kulturala programaren barruan. Besteak beste, antzerkia, zinema, musika, tailerrak, ipuin kontalariak, jolasak, kirola, gazteentzako orientazioa eta Zuztarretik Oinez ibilbidea izango dira maiatzean zehar Etxebarrin.

Osasun-egoera eta indarreko arauak direla-eta, jarduera guztiek edukiera mugatua izango dute, eta egungo osasun-bermeak beteko dituzte.Ā Programatutako jarduera eta ekitaldi guztietan izena eman behar da udal webgunearen bitartez.

Udaberri Kulturala | Egitaraua

Maiatza 2021

Maiatzak 13, osteguna
– Liburuaren Nazioarteko Eguna liburutegietan
– 17:30 Txotxongiloak Kultur Etxean: ‘Ezetz Konta!’ (2-8 urte)

Maiatzak 14, ostirala
– 10:30-11:30 Orientazio tailerra kiroldegian

Maiatzak 15, larunbata
– 18:30 Antzerkia udaletxeko plazan: ‘Zu eta ni sudurluze bi’ (4-10 urte)

Maiatzak 20, osteguna
– 17:00-18:45 Familian euskaraz joasten tailerrak Kukullaga-Barandiaran ikastetxeko patioan (2-5 urteko umeak eta familiak). Izena ematea: ludoteka@harribide.org
– 19:00 Laburbira euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua Kultur Etxean

Maiatzak 22, larunbata
– 18:30 Antzerkia udaletxeko plazan: ‘Adi, grabatzen, ekin!!!’ (4-8 urte)

Maiatzak 23, igandea
– 09:30 ‘Zuztarretik Oinez’ ibilbidea gidatua San Esteban elizatik

Maiatzak 27, osteguna
– 17:00-18:45 Familian euskaraz joasten tailerrak Kukullaga-San Antonio ikastetxeko patioan (2-5 urteko umeak eta familiak). Izena ematea: ludoteka@harribide.org

Maiatzak 28, ostirala
– 17:00-21:00 Musika Bekosolo parkean: Unkommon sense, Soinuzale eta Cuarteto Jazz Organizing

Maiatzak 29, larunbata
– 19:00 Musika Bekosolo parkean: Bilboko Ganbero Orkestra eta Abesbatza

Maiatzak 30, igandea
– 10:00 Gazteentzako orientazio ibilbidea (+12 urte). Izena ematea: Talka Gaztegunea
– 12:00 Musika Zintururi plazan: Txomin eta Txistuman deskontzertuan
– 18:00 Musika Bekosolo parkean: Stand by

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak