→Etxebarri

Etxebarriko Udalekuetan jantoki zerbitzua eskainiko dute, “egoerak ahalbidetzen duen neurrian”

Egungo osasun-egoerara egokitutako Udalekuak antolatuko dituzte aurten Etxebarrin. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 2ra arte.

Aurreko urteetako udalekuen irudia // Etxebarriko Udala

Egungo osasun-egoerara egokitutako Udalekuak antolatuko dituzte aurten Etxebarrin. Adinaren arabera udaleku txikia; goizeko udalekuak eta eguneko udalekuak; Tarrasta udalekuak; Talka-Mugarri udalekuak antolatuko dituzte. Programa ekainaren 28an jarriko da abian uztailaren 23ra arte. “Ahal den neurrian, jangelako eta aurretiko harrerako ohiko zerbitzuak eskainiko dira”, diote udal ordezkariek.

Gainera, Robotika eta Zientzia udalekuak ere antolatuko dituzte, eta Etxebarriko zenbait entitatek eta klubek gazteentzako aisialdi programa ere prestatu dute udarako. Hala nola, SD Etxebarrik, Kukuyaga Areto Futbolak, Sincro Ur Barri, Berdezurigorri eskubaloiak, Emptesportek, Ikhazi Akademiak, Harribidek edota Speak English akademiak.

Izena emateko epea apirilak 26tik maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik www.etxebarri.eus webgunearen bitartez edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta (09:00etatik 15:00etara). Talka-Mugarri udalekuen kasuan izen-ematea Talkan soilik egingo da maiatzaren 10etik aurrera, eta Robotika eta Zientza udalekuetan izena emateko interesdunek Cime-ren webgunean egin dezakete apirilaren 26tik maiatzaren 2ra.

Behin-behineko zerrendak maiatzaren 3an argitaratuko dituzte udal webgunean eta email bidez jakinaraziko du Udalak. Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, maiatzaren 7an zozketa egingo dute, eta maiatzaren 10ean behin betiko zerrendak publikatuko dituzte. Ordainketak maiatzaren 11tik 18ra bitartean egingo dira, eta horretarako kontu korronte bat emango dute posta elektroniko bidez. Leku libreak egotekotan, maiatzaren 21etik aurrera itxaron zerrendan daudenei deituko diete, hurrenkera jarraituz.

 

Udaleku txikia

2016-2015 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: ekainak 28-uztailak 2
– 2. txanda: uztailak 5-9
– 3. txanda: uztailak 12-16
– 4. txanda: uztailak 19-23

Lekuak
– Goizeko udaleku txikia: Kultur Etxea
– Eguneko udaleku txikia: Barandiaran

Ordutegia
– Goizeko udaleku txikia: 09:00-13:30
– Eguneko udaleku txikia: 09:00-16:30
– Aurretiko harrera zerbitzua: 08:30-09:00 (3 euro)

Prezioa
– Goizeko udaleku txikia: 30 euro/astea
– Eguneko udaleku txikia: 65 euro/astea

 

Goizeko udalekuak

2014-2011 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: ekainak 28-uztailak 2
– 2. txanda: uztailak 5-9
– 3. txanda: uztailak 12-16
– 4. txanda: uztailak 19-23

Lekua
– Kiroldegia

Ordutegia
– 10:00-13:45
– Txangoak: 10:00-16:30
– Aurretiko harrera zerbitzua: 09:00-10:00 (4 euro/astea)

Prezioa
– 20 euro/astea

 

Eguneko udalekuak

2014-2011 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: ekainak 28-uztailak 2
– 2. txanda: uztailak 5-9
– 3. txanda: uztailak 12-16
– 4. txanda: uztailak 19-23

Lekua
– CEIP Kukullaga

Ordutegia
– 09:00-16:30
– Aurretiko harrera zerbitzua: 08:30-09:00 (3 euro)

Prezioa
– 45 euro/astea

 

Tarrasta udalekuak

2010-2009 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: ekainak 28-uztailak 2
– 2. txanda: uztailak 5-9
– 3. txanda: uztailak 12-16
– 4. txanda: uztailak 19-23

Lekua
– Tarrasta / Kiroldegia

Ordutegia
– Jantokirik gabe: 10:00-13:30
– Jantokiarekin: 10:00-15:00
– Txangoak: 10:00-16:30
– Aurretiko harrera zerbitzua: 09:00-10:00 (4 euro/astea)

Prezioa
– Jantokirik gabe: 25 euro/astea
– Jantokiarekin: 45 euro/astea

 

Talka udalekuak

2008-2007 urte bitarteetan jaiotakoak

Jarduerak, txangoak, aterpetxea (Covid egoeraren arabera)

– 1. txanda: ekainak 28-uztailak 9
– 2. txanda: uztailak 12-23

Ordutegia
– 10:30-14:00
– Txangoak: 10:00-16:30

Prezioa
– 50 euro/txanda

 

Udabarri udalekuak eta Mugarri kanpaldia

2006-2005 urte bitarteetan jaiotakoak, eta 2004-2001 urte bitarteetan jaiotakoak

Uztaileko lehenengo hamabostaldian izango dira. Prezioa zehazteke.

 

Robotika eta Zientzia udalekuak

Bestetik, Robotika eta Zientzia udalekuak ere antolatuko dituzte aurten. Haur eta gazteengana zientzia, teknologia eta berrikuntzaren inguruan interesa piztea helburu duen hezkuntza proiektua da: “Gure tailerretako parte-hartzaileek sormena erabiliko dute programazio, elektronika eta robotikako proiektuak lantzeko”, diote udal ordezkariek.

Udaleku hauetan lau txanda eskainiko dituzte: ekainaren 21etik 25era, ekainaren 28tik uztailaren 7ra, uztailaren 5etik 9ra, eta uztailaren 12tik 16ra. Ordutegia 09:30etik 13:30era bitartekoa izango da eta Cime eraikinean izango da. Txanda bakoitzeko prezioa 95 eurokoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak