→Etxebarri

Udako Udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute Etxebarrin

Artxiboko irudia // Geuria

Udalekuak antolatuko dituzte Etxebarrin udan 2002. eta 2017. urte bitarteetan jaiotako herritarrei. Guztira bost udaleku mota antolatuko dituzte, adin tartearen arabera: udaleku txikia; goizeko udalekuak eta eguneko udalekuak; Tarrasta udalekuak; Talka-Mugarri udalekuak. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira udalekuak.

Gainera, Lab Teknlogikoak udalekuak (Robotika eta zientzia udalekuak) ere antolatuko ditu Udalak 2010. eta 2015. urte bitarteetan jaiotako gaztetxoei zuzenduta. Bestetik, Etxebarriko zenbait entitatek eta klubek gazteentzako aisialdi programa ere prestatu dute udarako: SD Etxebarrik, Kukuyaga Areto Futbolak, Berdezurigorri eskubaloiak, Emptesportek, Ikhazi Akademiak, Harribidek, Margolari Akademiak edota Speak English akademiak.

Izena emateko epea apirilak 25etik maiatzaren 1era arte egongo da zabalik www.etxebarri.eus webgunearen bitartez edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta (09:00etatik 15:00etara). Talka-Mugarri udalekuen kasuan maiatzaren 9tik 13ra bitartean izango da izena ematea, eta Robotika eta Zientza udalekuetan izena emateko interesdunek Cime-ren webgunean egin dezakete.

Behin-behineko zerrendak maiatzaren 5ean argitaratuko dituzte udal webgunean eta email bidez jakinaraziko du Udalak. Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, maiatzaren 11n zozketa egingo dute, eta maiatzaren 13an behin betiko zerrendak publikatuko dituzte. Ordainketak maiatzaren 16tik 29ra bitartean egingo dira. Leku libreak egotekotan, maiatzaren 16tik aurrera itxaron zerrendan daudenei deituko diete, hurrenkera jarraituz.

 

UDALEKU TXIKIA

2017-2016 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: ekainak 27-uztailak 1
– 2. txanda: uztailak 5-8
– 3. txanda: uztailak 11-15
– 4. txanda: uztailak 18-22

Lekuak
– Goizeko udaleku txikia: Kultur Etxea
– Eguneko udaleku txikia: Barandiaran

Ordutegia
– Goizeko udaleku txikia: 09:00-13:30
– Eguneko udaleku txikia: 09:00-16:30; ostiralak: 09:00-15:00
– Aurretiko harrera zerbitzua: 08:30-09:00 (3 euro)

Prezioa
– Goizeko udaleku txikia: 30 euro/astea
– Eguneko udaleku txikia: 65 euro/astea

 

GOIZEKO UDALEKUAK

2015-2012 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: uztailak 5-8
– 2. txanda: uztailak 11-15
– 3. txanda: uztailak 18-22

Lekua
– Kiroldegia

Ordutegia
– 9:00-13:30
– Txangoak: 9:00-16:30
– Ez dago aurretiko harrera zerbitzurik

Prezioa
– 20 euro/astea

 

EGUNEKO UDALEKUAK

2015-2012 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: uztailak 5-8
– 2. txanda: uztailak 11-15
– 3. txanda: uztailak 18-22

Lekua
– CEIP Kukullaga

Ordutegia
– 09:00-16:30; ostiralak: 09:00-15:00
– Aurretiko harrera zerbitzua: 08:30-09:00 (3 euro)

Prezioa
– 45 euro/astea

 

TARRASTA UDALEKUAK

2011-2010 urte bitarteetan jaiotakoak

– 1. txanda: uztailak 5-8
– 2. txanda: uztailak 11-15
– 3. txanda: uztailak 18-22

Lekua
– Tarrasta / Institutua

Ordutegia
– Jantokirik gabe: 10:00-13:30
– Jantokiarekin: 10:00-15:00
– Txangoak: 10:00-16:30
– Aurretiko harrera zerbitzua: 09:00-10:00 (5 euro/astea)

Prezioa
– Jantokirik gabe: 25 euro/astea
– Jantokiarekin: 45 euro/astea

 

TALKA UDALEKUAK

2009-2008 urte bitarteetan jaiotakoak

Jarduerak, txangoak, aterpetxea (Covid egoeraren arabera)

– Txanda bakarra: uztailak 5-22

Ordutegia
– 10:30-14:00
– Txangoak: 10:00-16:30

Prezioa
– 80 euro/txanda

 

UDABARRI UDALEKUAK

2007-2006 urte bitarteetan jaiotakoak

– Europar Gazte Trukea: Napoli
– Uztailak 5-22

– Gazte Topaketa
– Jarduerak Etxebarrin, txangoak eta aterpetxea

Prezioa
– Zehazteke

MUGARRI KANPALDIA

2005-2002 urte bitarteetan jaiotakoak

– Santiago Bidea
– Uztaileko lehen hamabostaldia

Prezioa
– Zehazteke

 

CIME LAB TEKNOLOGIKOAK

2015-2010 urte bitarteetan jaiotakoak

Lau Lab Teknologiko:
– Etxebarri Digital City
– Drone Racing
– Augmented Reality
– 3D Print

– 1. txanda: ekainak 27-uztailak 1
– 2. txanda: uztailak 4-8
– 3. txanda: uztailak 11-15

Lekua
– CIME

Ordutegia
– 9:30-13:30

Prezioa
– 95 euro/astea

Izena ematea
– Apirilak 25-Maiatzak 15
– www.cimenet.net

Ordainketa
– Maiatzak 16-20

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak