→Etxebarri

Ibilgailu hibrido bat erosi du Etxebarriko Udalak Udaltzaingoak erabil dezan

‘Renting’ delako formatuan erosi dute, hau da, ibilgailuaren eta aseguruaren mantentze-gastu guztiak barne daude.

// Etxebarriko Udala

Etxebarriko Udalak ibilgailu hibrido bat eskuratu du Udaltzaingoarentzat. RAV4 modeloko Toyota bat da, eta ‘Renting’ delako formatuan erosi dute, hau da, ibilgailuaren eta aseguruaren mantentze-gastu guztiak barne daude. “Kalkuluen arabera, ibilgailuak erosteko formula hori errentagarriagoa da epe ertainean, erabilera handiko ibilgailuak baitira eta mantentze-kostu handia baitute”, diote udal ordezkariek. Dagokion kontratazio-prozesua egin ondoren, ALD Automotive enpresari esleitu zaio erosketa hori, datozen lau urterako eta urteko 9.800 euroko kostuarekin.

SUV ereduko ibilgailu hibrido bat da, elektrikoa eta gasolina uztartzen dituena: “Eraginkorragoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa da, erregaiaren % 30 aurreztuko du eta CO2 isuri-maila estandarretatik oso azpitik dago”, diote. Erosketa hori Herritarren Segurtasunerako arloak dituen baliabideak hobetzeko ekintzen barruan kokatzen da, eta, zeharka, ibilgailu-flotaren birmoldatze-prozesuan aurrera egin nahi dute, “iraunkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak izan daitezen”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak