→Etxebarri

Bideoa | Ukrainako errefuxiatuentzat 222 kutxa bidali dituzte Etxebarritik

Ukrainako gerrak milioika hildako eta errefuxiatu utzi ditu azken hilabetean. Eta horrek gizartearen eskuzabaltasuna agerian utzi du. Etxebarrin 120 boluntario inguru aritu dira elikagaiak eta behar-beharrezkoak diren produktuak eta materialak biltzen. Guztira 222 kutxa inguru bete dituzte Etxebarrin: 24 kutxa arropa termikoarekin eta lo-zakuekin, 69 kutxa elikagaiekin, 68 kaxa higiene-produktuekin, 13 kutxa tresneria eta pretekzio-materialarekin eta 48 kutxa lehen laguntzako produktuekin.

Atzo, martxoak 22, kamioia kargatu zuten Etxebarrin eta gaur bidaia hasi du Poloniara. Hain zuzen ere, Katowicera iritsiko da elkartasun kamioia. Tartean, Hernanin (Gipuzkoa) egingo du geldialdia kamioiak eta bertan Ucrania-Euskadi elkarteak jaso duen material gehiagorekin beteko dute.

Hauek Etxebarritik bidali dizkiguten argazkiak:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak