→Etxebarri

35 kilometroko mendi-lasterketa, lehen aldiz Etxebarri X-Tremen

Abenduaren 1ean, igandez, Etxebarri X-Treme lasterketa izango da zortzigarren urtez. Aurten bost proba ezberdin izango ditu.

Bost proba izango ditu 2019ko Etxebarriko Xtreme lasterketak // ARGAZKIA: DUYOS FOTOGRAFIA, ETXEBARRI X-TREME (FACEBOOK)

Abenduaren 1ean, igandez, Etxebarri X-Treme lasterketa izango da zortzigarren urtez. Aurten bost proba ezberdin izango ditu: martxa (8 kilometro), mendi-lasterketa (11 kilometro), X-Treme Txikia (kilometro 1), Txakurkrosa (8,5 kilometro), eta nobedade bezala, 35 kilometroko mendi-lasterketa luzea. Ordutegiari dagokionez, mendi-lasterketa luzea izango da aurrena eta 09:30ean izango du hasiera; 09:50etan Txakurkrosa abiatuko da; 11:45ean X-Treme Txikia; eta 12:00etan 11 kilometroko mendi-lasterketa eta martxa. Martxa zein X-Treme Txikia ez dira txapelketa barruan sartuko eta edonork egin ditzake. Interesdunek izena eman behar dute www.sportmaniacs.com webgunearen bitartez.

Etxebarri X-Treme lasterketa Onergy enpresak antolatzen du urtero, eta Udalaren laguntza du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak