→Etxebarri

Ikaskuntzaz, txirrindularitzaz edota sexuaz aritu dira Etxebarriko Euskaltegiko ikasleak azken Zebarri irratsaioan

Ekainaren 4an argitaratu dute Zebarri Irratiaren laugarren saioa // Geuria

Iazko itxialdiaren erdian eratu zuten Etxebarriko Euskaltegiko ikasleek Zebarri irratia. Konfinamenduan euskararen erabilera ez galtzeko asmoz martxan jarri zuten proiektua, eta oraindik ere horretan lanean ari dira euskara ikasleak. Ekainaren 4an irratsaio berria, laugarren saioa, publikatu zuten sarean. Laugarren irratsaio horretan honako gai hauek landu dituzte ikasleek: Ikaskuntza josgintza elkarteko Agurtzane Duran, txirrindularitza, errezeta, sexua, Kukuaren taldea eta Covid-19a ikasgeletan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak