→Etxebarri

Zintururiko parkea eta pasealekua berritzeko lanak hasi dituzte, Etxebarrin

Urtarrilean hasi dituzte lanak eta aurreikuspenen arabera apirilean bukatuko dituzte // Geuria

Zintururiko parkea eta pasealekua berrituko ditu Etxebarriko Udalak. Obrak dagoeneko hasi dituzte, eta besteak beste, berdegunea eta bideak handituko dituzte. Guztira parkeko 2.300 metro karratu baino gehiago berurbanizatuko dituzte. Era berean, harmailen zati bat kirol anitzeko pistatik kenduko dute, “espazioa handitzeko eta jarduerak egitea errazteko, batez ere, San Antonioko jaietan”, diote udal ordezkariek.

Obrak Construcciones Lasuen enpresak burutuko ditu eta lau hilabeteko epean bukatuko dituzte lanak. Udalak 281.000 euro bideratu ditu esku-hartze horretara.

Hiru fase

Zintururiko eremua berrurbanizatzea hiru fasetan egingo da. Lehenengoa dagoeneko martxan da eta hemendik hilabete batzuetara ezingo da erabili, “segurtasun arrazoiengatik”. Bigarren fase batean haurrentzako jolasgunea berrituko dute, eta estalkia ere jarriko diote jolas-eremuari. Fase honetan 350.000 euro inbertituko ditu Udalak. Eta azkenik, hirugarren fasean komun publiko bat eraikiko dute. Bi prozesu horiek kontratazio-prozesuan daude eta hemendik egun eta aste batzuetara esleituko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak