Nazio Batuek ezarritako Basoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez Zuhaitz Eguna antolatu dute gaur, martxoak 21, Etxebarrin. Guztira 15 zuhaitz berri landatu dituzte 60 herritar inguruk Kukullaga San Antonio ikastetxearen ondoan. Landaketaz gain, tailerrak, erakusketa eta ipuin kontalaria izan dira goizean.
