Etxebarriko Udalak udal autobusaren zerbitzuak hobetu ditu eta erabiltzaileen eskaera berrietara egokitzen den ordenantza bat onartu du. Horiek horrela, Mugikortasun Urriko Pertsona bidaiarien irisgarritasuna lehenetsiko dute; umeen ibilgailuen eta aulkien irisgarritasuna antolatuko dute; adin gabekoen irisgarritasuna arautuko dute; animaliekin batera bidaiatzea ahalbidetuko dute (8 kilo azpiko txakurrek bidaiatu ahal izango dute); bizikleten eta bagaje berezien (kirol-materiala, musika-tresnak…) irisgarritasuna eta garraioa ahalbidetuko dute; eta azkenik, bidaiarien eskubideak eta betebeharrak eta ez-betetze aurrean aplikatu beharreko zehapenen ingurukoak arautuko dituzte.
Guztira, EtxebarriBus Hiritar Garraio Zerbitzuak 4 autobus izango ditu: 10 metrotako 2 autobus eta 12 metrotako beste bi autobus -azken hauek aurrekoen ordezkoak eta errefortzukoak izango dira-.
Garraiorik erabilienen artean
EtxebarriBus zerbitzuak iaz 561.000 bidai baino gehiago egin zituen eta Bizkaian dauden 10 garraiorik erabilien artean dagoela jakinarazi du Udalak.
