→Etxebarri

Etxebarrin hogei zaborrontzi erre dituen pertsona atxilotu dute udaltzainek

Etxebarriko Udalak gaur goizaldean herriko hamar gune ezberdinetan hogeita bat zabor edukinontzien erretzea gaitzetsi du.

“Gertaera honek, ondasun publikoen aurkako erasoa izateaz gain, elkarbizitzari eta elkarrekiko errespetuari eraso egiten die zuzenean, eta, beraz, ezin dute inoiz justifikaziorik edo izateko arrazoirik izan”, adierazi dute udal ordezkariek.

Garbiketa-zerbitzuek eta suhiltzaileei suteak itzali eta guneak garbitu dituzte, kalteak gutxituz. Udaltzainek edukiontziak erre dituen 50 urteko gizonezko bat identifikatu, San Antonio kalean atxilotu eta dagoeneko Ertzaintzaren esku utzi dute. Barbakoak pizteko pastillak eta txiskero bat zituela adierazi dute.

“Hondatutako edukiontziak aldatu bitartean, herritarrei eskatzen diegu beste edukiontzi batzuetan uzteko edo, ahal den neurrian, zaborren ateratzea atzeratzea”, adierazi dute Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak