Etxebarriko Udal Euskara Zerbitzuak eta Elkar Guraso Elkarteak ‘Familian euskara jolasten’ tailerra antolatu dute beste urte batez maiatzaren 5ean eta 6an. Ekimen honen helburua da umeek eta gurasoek elkarrekin euskaraz jolastea.

Tailerrek 2 orduko iraupena izan dute egun bakoitzeko eta Kukullaga Barandiaran eta Kukullaga San Antonio Haur Hezkuntzako zentroetako jolastokian gauzatu dira. Guztira, 140 parte hartzaile bildu izan dira aurten.
Berrikuntza moduan, aurten saioen grabaketarekin bideo montaia egin dute. Era berean, partaide bakoitzari kantu eta jolasen DVDa oparitu diete, “eguneroko bizitzarako tresna praktikoa izango delakoan“, diote antolatzaileek.