Etxebarrik Futbol 7ko Elkartasun Ligako 4., 5. eta 6. jardunaldiak hartuko ditu apirilaren 17an, larunbatez, 10:00etatik 14:00etara. Espainiako Federazioko Futbolari Beteranoen Elkarteak antolatzen du liga hau eta Lehen eta Bigarren Mailako klubetako futbolari ohiek parte hartzen dute.
Ipar zonaldeko 9 taldek hartuko dute parte Etxebarrin: Athletic, Racing, Logroñes, Eibar, Sestao River, Real Sociedad, Mirandés, Osasuna eta Barakaldo.
Tximeleta azala ikertzeko ekimena
Etxebarriko Udalak bat egin du Elkartasun Liga honekin eta kolektibo desberdinen egitarau sozialak zabaltzea eta babestea du helburu. Era berean, jarduera hau Hegoak Astinduz elkarte etxebarritarrarekin elkarlanean aritzeko ere balituko da, tximeleta azala izeneko gaixotasuna ezagutarazteko eta ikertzen laguntzeko. Sarrerak 2 euroan egongo dira salgai -umeak doan- eta ekimen horretara bideratuko dituzte.
Torneoan parte-hartzen duten erakunde desberdinek emandako materialaren zenbait zozketa egiteko baliatuko da: Athletic Clubek sinatutako kamiseta eta baloia, CÉBÉ betaurrekoak eta beherapenak Getxo Motorren.
ELKARTASUN LIGA – EGITARAUA
Apirilak 17, larunbata
10:00
Athletic Club – Racing Santander
Sestao River – Real Sociedad
10:40
Osasuna – Mirandés
Logroñés – Barakaldo
11:20
Athletic Club – Real Sociedad
Racing Santander – Eibar
12:00
Osasuna – Sestao River
Mirandés – Barakaldo
12:40
Osasuna – Eibar
Mirandés – Athletic Club
13:20
Logroñés – Real Sociedad
Racing Santander – Sestao River
