→Etxebarri

Pintxo txapelketa, tailerrak eta jolasak, Etxebarriko Koadrila Egun Birtualean

Maiatzaren 9an, larunbatez, ospatuko dute Koadrila Eguna Etxebarrin. Bosgarren edizioa berezia izango da, kuadrillek etxeetatik ospatuko dutelako jaia.

Argazkia: Koadrila Eguna

Maiatzaren 9an, larunbatez, ospatuko dute Koadrila Eguna Etxebarrin. Aurten bosgarren edizioa da eta jaia ezohikoa izango da. Izan ere, koronabirusaren pandemia dela eta, balkoi eta leihoetatik ospatuko dute. “Zalantzarik gabe, bitxiena eta birtualena izango da. Orain zuen laguntza behar dugu. Egin behar duzuen bakarra parte hartzea da. Zuentzat prestatutako programaren arrakasta zuen parte-hartzearen esku dago”, diote antolatzaileek.

Koadrila Eguneko antolatzaileek herritarrak animatu dituzte jaietako jantziak janztera: “Kirola egitera ateratzen bazarete, jantzia jantzita. Erosketak egitera bazoazte, jaiaz jantzita. Paseatzera joaten bazarete, baita ere. Prestatu ditugun jarduerak egitearren, jantzia. Eta 20:00etan txalo-zaparradan ere, jantzita”. Argazkiak eta bideoak sare sozialetan elkarbanatzea eskatu dute antolatzaileek, eta horretarako Koadrila Eguna aipatzea esaktu dute. Gainera, #KoadrilaEgunaV traola eratu dute.

Herri osoko kuadrillak biltzea da Koadrila Egunaren helburu nagusia, “Etxebarriko jaietakoak, San Antoniokoak, Kukullagakoak eta orain sortzen ari diren kuadrillak”, diote.

Koadrila Eguna 2020 | Egitaraua

Martxoak 9, larunbata

11:00 Haurrentzako tailerrak: Pinball eta Zuhaitz Magikoa. Facebook, Instagram, Youtube (Koadrila Eguna / Etxetik Barri)
13:00 Pregoia (Facebook, Instagram, Youtube – Koadrila Eguna). Ohorezko koadrilero batek irakurriko du pregoia. Ondoren, brindisa balkoietatik eta leihoetatik
13:30-14:30 Pintxo txapelketa: kuadrilla bakoitzak pintxo bakarra egingo du eta argazkia eta bideoa bidali beharko du koadrilabatzordea@gmail.com helbide elektronikora
17:00-19:00 Jolasak kuadrillan: lau erronka luzatuko dituzte antolatzaileek (17:00, 17:30, 18:00 eta 18:30) eta kuadrilla bakoitzak 30 minutu izango ditu erronkak gainditzeko. Erronkak koadrilabatzordea@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte
20:30 DJ jaia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak