Etxebarriko Udalak jakinarazi berri duenez, ‘La Presa’ atseden-gunean barbakoak egitea debekatuta dago. Izan ere, AEMET Estatuko Metereologia Agentziaren arabera, uztailaren 18tik 20ra bitartean Euskadin dagoen sute bat gertatzeko “arrisku maila muturrekoa” da.
“Debeku hau indarrean egongo da AEMET-ek ezarritako aurreikuspenen arabera sute arriskua desagertzen den arte”, diote Etxebarriko udal ordezkariek. Era berean, debeku hau ez betetzeak zigorra ekar dezake.
