→Etxebarri

La Presa aisialdi-gunean 20 pertsonako taldeak elkartu daitezke ekainaren 8tik

La Presa aisialdi-gunea zabalik dago ekainaren 8tik. Hilaren 13tik aurrera mahaiak erabiltzeko zerbitzua abiaraziko dute, La Presa tabernak kudeatutakoak.

La Presa aisialdi-gunea // Argazkia: Etxebarriko Udala

La Presa aisialdi-gunea zabalik dago ekainaren 8tik. Etxebarriko Udalak jakinarazi duenez, baldintza hauetan dago irekita: erretegiak erabil daitezke, baina mugatuta daude; iturriak eta harraskak ezin dira erabili; talde bakoitzean gomendatutako gehieneko pertsona-kopurua (20) ez gainditzea; urruntze-sozialari eustea; eta higiene-neurriak zorroztea. Gainera, sintomak dituztenak aisialdi-gunera ez sartzea adierazi dute udal agintariek.

Bestetik, ekainaren 13tik aurrera mahaiak erabiltzeko zerbitzua abiaraziko du berriro Udalak, La Presa tabernak kudeatutakoak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak