→Etxebarri

Mendi Martxa birtuala iraila-urrian Etxebarrin, Strava aplikazioaren bidez

Iazko Mendi Martxa / Etxebarri Con Siria

Irailean eta urrian ospatuko da Etxebarriko III. Mendi Martxa, aurten formatu birtualean. Parte-hartzaileek ibilaldia iraila eta urria bitarteko egun batean egin behar dute, indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak beteta.

Bi ibilaldi egongo dira, biak Ganguren menditik hasita: 8 kilometroko ibilaldi familiarra eta 18 kilometroko ibilaldi luzea edo lasterketa. Partaideek Strava mugikorreko aplikazioa deskargatu beharko dute eta GPSa aktibatuta, ‘Klubak’ atalean Etxebarri Con Siria aukeratuko dute. Hori eginda, programatutako ibilaldietako bat aukeratu behar dute.

“Aurten ez gara ibilbidean zehar egongo jakiak emateko, hortaz, janaria eta ura eraman beharko dute”, diote Etxebarri Con Siriatik. Izen-ematea 10 euroko da, eta 8 urtetik beherakoentzat doan. Bildutako dirua SOS Errefuxiatuak erakundeari emango diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak